Viernes, 2008 9
 

Oñati herria Euskal Herriko Gipuzkoa probintziaren hegoaldean dago. Herri horrek 10.781 bizilagun zituen 2001eko erroldan. Bere 108,22 km2-ko udal mugape zabalean nahiko modu orekatuan banatuak dauzka landa mundua (nekazaritza eta abelazkuntza, basoak, larreak) eta industria mundua (altzairuak, pilak, aldamioak eta enkofratuak). Hirigunetik 9 km-ra Arantzazu auzoa dago, eta bertan izen bereko frantziskotarren komentua eta Andre Mariaren Santutegia daude.

Jadanik 1501eko urtea baino lehenagotik arduratzen ziren frantziskotarrak Santutegi horretaz. Historia erlijioso eta kultural aipagarri baten ondoren (XVI-XVIII. mendeak), sugarretan suntsituta geratu ziren bai komentua eta bai Santutegia Rodil jeneral liberalaren aginduz (1834an). Esklaustrazioarekin (1840) etxe erlijiosoak legez itxiarazi zituztenean, frantziskotar ohiak arduratu ziren beraz kapilau modura (1847-1878), harik eta 1878an talde hori berriro komunitate erlijioso gisa eratu zen arte.

Ondorengo urteetan, ostera, susperraldi indartsua ezagutu zuen ostera pastoralgintzak bai Santutegian eta bai Euskal Herri osoan, eta biziki ugaritu ziren bertarako erromesaldiak ere. 1886an koroa ezarri zioten Andre Mariaren irudiari, eta 1918an, berriz, Gipuzkoako Zaindari izendatu zuten, beraren abaroan jarriz Euskal Herriko probintzia zibil hau.

Lehengo eraikinak handitu eta berriak jaso (1884-1935), eta Kofradia berria eratu ostean (1917), XX. mendeko garairik distiratsuena ezagutu zuen Santutegiak gerra zibilaz geroztik (1945-1968): basilika berriaren eraikuntza, jubileu-urtea, erromesaldi jendetsuak, ekimen kulturalak, era guztietako pastoralgintza (argitalpenak, predikuak, talde laikoen sorrera, etab.). 1960ko urteetan 172 erlijioso izateraino iritsi zen Arantzazuko anaidia.

Vatikanoko II. kontzilioaren osteko ia berrogei urteetan, lan eskerga egin da itzulpengintzan eta bizitza liturgikoa egungo beharretara, baina bereziki euskarara, moldatzen. Eta egun, berriz, Santutegiko eta inguruko herrietako pastoralgintzan (parrokia mailako zenbait zerbitzu barne), hainbat moja-komunitateri arreta ematen eta komunikabideetan (irratian eta telebistan) parte hartuz jarduten du anaidiak.

2001eko urtean, komentu honetan dagoeneko V. mendeurrena ospatu zuen Arantzazuko frantziskotarren anaidiak, eta horren kariaz, argitalpen bat baino gehiagok gogoratu du bere historia. Eta Santutegiaren inguruneari dagokionez, berriz, eraikuntza eta berritze-lan handiak egin dira, hala nola Gogarte-etxean eta Kultura Topagunea delakoan. 2004ko urtean 38 fraidek osatzen zuten Arantzazuko anaidia.

ANAIARTEKO KIDEAK (31.07.2005)

  1. Agirre, Frantzisko
  2. Albisu, Joan
  3. Aramendi, Joan Kruz
  4. Aranberri, Inaxio
  5. Aranburu, Jose Maria
  6. Arozena, Enrike
  7. Arozena, Jose Maria
  8. Arozena, Luis
  9. Arraiago, Luis
  10. Arregi, Jose
  11. Barronea, Jesus
  12. Beristain, Iñaki
  13. Errasti, Eleuterio
  14. Esnal, Luis
  15. Etxeberria,  Joseba
  16. Etxezarreta, Joan
  17. Galdos Bizk., Jose Maria
  18. García, Patricio
  19. Garro, Domingo
  20. Gz. de Txabarri, Anjel Mª
  21. Iturriotz, Joan Jose
  22. Larrea, Antonio
  23. Larrea, Joan Ignazio
  24. Lizarrondo, Mariano
  25. Mendizabal, Martin
  26. Noble, Miguel
  27. Sala, Jose Antonio
  28. Segurola, Nikolas
  29. Zabala, Pello
  30. Zelaia, Joan
  31. Zelaia, Jose Maria
  32. Zubieta, Jon
  33. Zuriarrain, Bizente
  34. Zuriarrain, Joan Telesforo
  35. Zurutuza, Jose Luis

ARANTZAZU
Frantziskotarrak  943 78 09 51
Arantzazuko Santutegia  943 78 07 97 - 943 78 01 10
Fax 943 78 33 70
20567 OÑATI (Gipuzkoa)               
                                     
Gomiztegi 943 78 30 23
Gogartetxea (C.E,) 943 78 13 15

www.arantzazu.org

© Arantzazu.org 2008. Todos los derechos reservados.