Sábado, 2008 10

Donostiako Gros auzoan dago frantziskotar anaidi hau. 1978an sortutako komunitate txiki eta “gazte” honek ez du eliza eta komentu propiorik, eta fraide gutxi batzuez (lauzpasei) osatua dago. Kultura-lanetan eta euskarazko irakaskuntzan murgildua egon da ia erabat, harik eta azkenaldion osasun-pastoralgintzan ere parte hartzen hasi den arte.

Anaidi hau, lehen komunitatea eratu zuten fraideen hautapen pertsonalei eta 1973ko Kapitulu Probintzialean ezarritako jarraibideei erantzunez sortu zen.

Jakin aldizkaritik (1956) datorkio izen hori, izan ere aldizkaria gidatu eta argitaratzea izan baitzen bere egiteko nagusia 1978-1990eko denboraldian. Baina berehala murgildu zen beste hainbat ekimen kulturaletan ere. Esate baterako, uzei edo Euskal Terminologia Zentroarekiko lankidetzan, argitalpen-proiektu zabalak koordinatzen edota erakundeez kanpoko kultura mailako beste hainbat ekimeni laguntzen.

Aipatzekoak dira orobat, besteak beste, konfesio arteko Biblia euskarara itzultzen parte hartu izana eta Asisko San Frantziskoren eta Santa Klararen idazkien eta garai hartako hainbat dokumentu eta biografiaren argitalpena. Bere bulegoak, gaur egun, frantziskotarren euskarazko produkzioa argitaratzeko eta Ediciones Franciscanas Arantzazu ( efa ) argitaldariaren zerbitzu komertzialen parte bat eramateko erabiltzen dira. Eta bertan dago tau Fundazioa ere, Arantzazuko Probintziaren Gobernuz Kanpoko Erakunde bat, alegia.

Lau fraidek osatzen dute anaidi hau gaur egun (2004).

ANAIARTEKO KIDEAK (31.07.2005)

  • Aduriz, Jose Antonio
  • Agirrebaltzategi, Paulo
  • Huizi, Pello
  • Iturrioz, Joan Jose

DONOSTIA / SAN SEBASTIAN - Jakin
943 27 73 46
Tel-Fax 943 27 17 13
Ategorrieta Hiribidea, 23 - 2.
20013 DONOSTIA (Mendu)

© Arantzazu.org 2008. Todos los derechos reservados.