 |
|
Bizkaiko herri honek 15.458 biztanle zituen 2001eko urtean, eta bere izena daraman eskualdeko (Durangaldea) industria- eta zerbitzugunea izan da gaur egun. Tradizioz, erlijioso-etxe ugari izan ditu, bai XIX. mendeko Esklaustrazioaren aurretik eta bai ondoren.
Frantziskotarrak XV. mendean agertu ziren lehenengo aldiz herri honetan, beren isabeldarren monasterioarekin (1439). Bertako semea zen, esate baterako, Frai Joan Zumarragakoa, Mexikoko lehen artzapezpikua eta bere bizitza osoan bere jaioterriari oso lotua egon zena. Frantziskotarrek Durangon izan duten presentzia nahiko aldakorra izan da historian zehar: hospizio baten arduradun batzuetan, kaperau-lanetan besteetan, etab. Baina benetako komentu-fundazio batean mamitu gabe, ordea, beti. Azkenaldion, 1960an eman zitzaien kapilautza (moja askoko klaratar komunitatearen zerbitzura) anaidi txiki bat bihurtu zen handik urte gutxira (1979an), eta “Goardiano-komentu” azkenean (1988-1994).
|
Anaidiak eta Guardiano-komentuak eginkizun bat baino gehiago izan dituzte beren esku (Hirugarren Ordena, bokazio-pastorala, irakaskuntza, etab.), baina monasterioko mojen bizitza espiritualari eta kultuari eta ikastetxeko hezkuntza-pastoralari lehentasuna emanez beti-beti.
Gaur egun (2004), kapilau-lanez arduratzen den fraide bat baino ez dago.
ANAIARTEKO KIDEAK (31.07.2005)
- Arrieta, Joan Jose
- Albizu, Manuel
- Irazabal, Jose Antonio
DURANGO
Frantziskotarrak 94 681 01 29
Intxaurrondo, 1
48200 DURANGO (Bizkaia) |