 |
|
Gipuzkoako probintzian dago herri hau, eta ospetsua bezain ezaguna da mundu osoan, batez ere kooperatiba-munduaren sorlekua izan delako, bai industria mailan (Fagor) eta bai finantza mailan (Euskadiko Kutxa). Arrasatek 10.041 biztanle zituen 1950ean, eta 2001eko erroldan, berriz, 23.487.
Bi komunitate frantziskotar daude gaur egun herri honetan: kontzepzionisten monasterioa (1511n fundatua) eta San Frantzisko komentuko fraideen anaidia, 1582an fundatua, Joan Araotzen eskuzabaltasunari eta E. Garibay errege-historialariaren zuzemenei esker.
Fundatu zenetik bertatik erabaki zen pastoralgintzako (aitortza, sermolaritza, etab.etako) zentro adina izan behar zuela Arte, Filosofia edo Teologia Moraleko ikastetxe, erlijiosoei eta sekularrei inolako bereizketarik gabe zuzenduta.
|
Dirudienez, etxe honek bere historian izan duen fraide-kopururik handiena hogeiaren inguruan ibili da (23, 1768an). Esklaustrazio orokorra etorri zelarik, komentua itxi egin behar izan zuten 1840an.
Eliza diozesiaren eskuetara pasatu baitzen, gurtzarako ateak zabalik jarraitu zuen, eta komentua, berriz, Estatuaren lagapenez, Udalaren eskuetara joan zen, eta hark erruki-etxe eta eskoletarako baliatu zuen. Baratzea enkantean saldua izan zen, 1846an.
Arantzazuko probintziako frantziskotarrek, 1939an, ondasun higiezin horiek berreskuratzeko aukerak aztertu eta zuzemenak egiten hasi ziren, eta pentsatzekoak ziren oztopo zenbait gainditu ondoren, lortu zuten eliza eta komentuaren parte bat berriro eskuratzea. Baina oraingo komunitatea ez da inoiz iritsi lehenengo komentuak ezagutu zuen fraide-kopurua izatera; izan ere XX. mendean gehien izan dituen garaian –hots, 1977-1988ko urteetan– 11 izan baititu.
Anaidi honen azkenaldiko historian bi aro argi eta garbi desberdin bereizi behar dira: etxea birfundatu, komentuko barrendegiak berrantolatu eta lehen pastoralgintza ezarri zeneko lehen bi hamarkadetakoa bata (1954-1974), eta parrokia mailako pastoralgintza egin izan denekoa bigarrena, berariazko jarduerekin “Gurtza eta Ebanjelizazioko Zentroan” bertan (1974) eta ohiko pastoralgintzarekin Arrasateko beste hainbat zentrotan. Gaur egun, anaidi hau arduratzen da parrokia mailan Santa Marina eta Musakolako zentroez ere, eta berak erantzuten du orobat, ohiki nahiz aldizka, Santa Agedako eta Bergarako klaratarren eliz zerbitzuez. Lau fraidek osatzen zuten bertako komunitatea 2004an.
ANAIARTEKO KIDEAK (31.07.2005)
- Alustiza, Ildefonso
- Arrizabalaga, Jose Luis
- Irizar, Frantzisko
ARRASATE - MONDRAGON
Frantziskotarrak 943 79 15 89
Uarkape, 12 - E
20500 ARRASATE/MONDRAGON (Gipuzkoa) |