Jueves, 2008 15

Iruñea-Iturramako komentu/parrokiaz gainera, frantziskotarrek badute Nafarroako hiriburuan beste anaidi txiki bat ere Milagrosa auzoan.

Anaidi horrek Arnotegiko proiektuan du jatorria (1969an). Gero Espartzakoarekin (1977an) eta Huartekoarekin (1980) jarraitu zuen, azkenik hiriburuko testuinguru honetan bukatzeko 1992an, ez eliza eta ez komentu propiorik gabe eta auzotar-elkarte batean biziz.

Ondoz ondoko bizileku-aldaketa horiek, nolabait ere, anaidiaren proiektu komuna ikuspegiz aldatzearekin batera gertatu dira. Arnotegikoa funtsean kontenplazio-bizitzan eta eskulanean oinarritu zen bitartean, Espartzakoa kontenplazio eta pastoralgintzakoa izatera pasatu zen; eta Huartekoa —eta oraindik zehazkiago Milagrosakoa—, berriz, testuinguru hiritarrean murgildu eta bertako bizitza sozial eta erlijiosoarekin berariaz konprometitzean oinarritua dago.

Argi eta garbi azpimarratu behar da hemen Arnotegitik Milagrosarako ibilbide espiritual horrek, frantziskotartasunak berez duen praxia eta gogoeta uztartu nahia adierazten duela, jatorrizko iturriak hobeto ezagutzearen ondorioz berrituta. Ibilbide horren lekuko ditugu Jabier Garridoren argitalpenak eta anaidi honetako fraideek garatutako pastoralgintza, kristau-talde sekular nahiz erlijiosoez arduratuz. Langintza horrek guztiak suharki jarraitzen du oraindik gaur egun ere.

Anaia Joan Aristiren ustekabeko heriotzaren ondorioz (2004ko ekainean gertatu baitzen hori), bi fraidetara murriztua geratu da anaidia.

ANAIARTEKO KIDEAK (31.07.2005)

  • Garrido, Javier
  • Yudego, Fausto

IRUÑA / PAMPLONA - La Milagrosa
Frantziskotarrak 948 24 66 24
c/ Manuel de Falla, 13 - 2º
31005 IRUÑA / PAMPLONA

© Arantzazu.org 2008. Todos los derechos reservados.